AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Unibertsitateko Indar Batasuna aurkezteko saioak izango dira datozen egunetan

"Unibertsitateetako langile sektoreen arazoak borrokatzeko tresna izatea" du helburu UIBk. Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen, Iruñean nahiz Leioan egingo dituzte aurkezpenak.

2018-2019 ikasturtean sortu zuten Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB), "unibertsitateetako langile sektoreen arazoak borrokatzeko tresna" bilakatzeko eta sektore horiek unibertsitate eremuan pairatzen dituzten "ezintasunen, mugen eta zapalkuntzen aurrean", "erantzun bateratua" antolatzeko asmoz. Ikasturte honetan ere lanari ekiteko prest dago UIB, eta bere jarduna azaltzeko aurkezpen saio batzuk egingo ditu datozen egunetan, Hego Euskal Herriko fakultate ugaritan.

Bihar izango da aurreneko aurkezpena, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Eibarko (Gipuzkoa) campusean. Asteazkenean, irailaren 27an, hainbat eta hainbat fakultatetan egingo dituzte aurkezpen saioak: EHUren Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) Ingeniaritza, Arkitektura, HEFA, Informatika, Psikologia eta Zuzenbide fakultateetan; Gasteizko (Araba) campuseko Letra, Gizarte Langintza, Ekonomia eta Enpresa, Farmazia eta Hezkuntza fakultateetan; eta Leioako Zientzia eta Teknologia, Osasungintza eta Arte Ederren fakultateetan.


Beren eskubideen alde antolatzen direnak kaleratzen ditu Arneactivek
Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratze bat izan zen ostiralean Artabiako lantokian, langile baten kaleratzea salatzeko. Protestara zihoazen pertsonak jazarri zituen Guardia Zibilak.