AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Unibertsitateko Indar Batasunak mobilizazioak deitu ditu biharko EHUko campus ezberdinetan

Unibertsitate esparruan langile sektore ezberdinen bizi baldintzak hobetzeko sortu berri den UIBk, EHUren araudiko 12.2 artikulua bertan behera uzteko martxoaren 12an abiatu zuen sinadura bilketari amaiera emango dio gaur. Dinamika beraren baitan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan mobilizaziora deitu du biharko, langile klaseko kideen elkartasuna ardatz, '12.2 aldatu. Erabakia edonoiz!' lemapean.

EHUren legediko 12.2 artikulua bertan behera uztearekin ekin zion Unibertsitateko Indar Batasunak bere jardun politikoari. Artikulu horren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azterketa deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek, irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago erabaki behar dute, hori baita araudiak behartzen dien epe muga. Horren aurrean, eta deialdiei uko egiteko “erabakia edonoiz” hartzeko eskumena ikasleena izan dadin, sinadura bilketa bat abiatu zuten martxoaren 12an. Gaur amaituko da sinadurak biltzeko epea. UIBtik, ikasleei eta orokorrean unibertsitate esparruko langile sektore ezberdinei, dinamika horren parte izateko eta ikas baldintzen hobekuntzan aurrerapauso bat emateko deia luzatu zieten orduan.

Dinamika beraren baitan, mobilizazioak deitu dituzte EHUren Gasteizko, Leioako eta Ibaetako campusetan, 12.2 Aldatu. Erabakia Edonoiz! lemapean. Mobilizazioak ordu ezberdinetan izango dira campus bakoitzean. Gasteizen izango da aurrena, Elurretan, 12:45ean. Leioan, bere aldetik, 13:00etarako luzatu dute deialdia. Azkenik, Ibaetan, Aulariopean bilduko dira, 14:00etan.

Autogestioa, gaztetxe sareak, faxismoa eta beste hamaika gako landu dituzte ehunka gaztek, Gipuzkoako Gaztetxe Topaketetan
Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean burutu berri diren topaketetan, hamaika gaien inguruan aritu dira herrialdeko txoko ezberdinetatik bertaratutako ehunka gazte; hala nola, krisi kapitalistaren testuingurua eta bere adierazpide politikoak, genero auzia, gaztetxe eta gazte asanbladen izaera politikoa, zapalduen elkartasuna gauzatzeko martxan diren antolakuntza ereduak eta proiektu zehatzak, okupazioaren aukerak eta funtzioak, zein autodefentsa eta saretzearen beharra.