AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Unibertsitateko ordutegietako gehiegikeriak" salatuko ditu UIBk Leioako GKZ fakultatearen aurrean

Ostegunean 13:00etan izango da elkarretaratzea. 'Ikasketen gaineko kontrola bermatzeko, ekin antolakuntzari!' leloa plazaratuko dute, ikasleen ordutegien problematika nahiz "irakasle falta" salatzeko.

Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) elkarretaratzea egingo du ostegun honetan Leioako campuseko (Bizkaia) Gizarte eta Komunikazio Zientzien (GKZ) fakultate aurrean, eguerdiko 13:00etan. Ikasketen gaineko kontrola bermatzeko, ekin antolakuntzari! aldarrikatuko dute protestan, "unibertsitateak azken ikasturtean izandako jarduna salatzeko". Hain zuzen, "irakasle falta" eta ordutegien bidez ikasleak jasaten ari diren "gehiegikeriak" seinalatu ditu UIBk.


Joan den otsailaren 10ean ere kontzentrazioa egin zuten campus berean, Medikuntza eta Erizaintza fakultatearen aurrean. Salaketa antzekoa izan zen orduan: osasun-arloko ikasleek ere "irakasle eskasia" bizi dutela nabarmendu zuten, eta "gaitasun eza" egotzi zioten Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU-UPV).

Durangaldeko Elkartasun Biltegia jarri du martxan Kontseilu Sozialista Durangaldeak
"Oinarrizko beharretatik hasita", "miseria-egoera etengabea eragiten duen gizarte-forma gainditzeko" antolakuntzarako "baliabideak" sortzea izango da Durangaldeko Elkartasun Biltegiaren helburu nagusia. Aurki egingo dituzte aurreneko bilketak, eta ekarpena egiteko modu ugari daudela azaldu dute Kontseilu Sozialista Durangaldeako kideek.