AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

United Caps enpresak behargin guztiak kaleratuko ditu Sopelan duen lantegitik

37 dira Sopelako (Bizkaia) tapoi fabrikan lan egiten duten beharginak, eta zuzendaritzak Gironara eraman nahi du ekoizpena, langile horiek guztiak kale gorrian utziz. Kaleratzeei aurre egiteko greba mugagabeari ekingo diote bihar behargin guztiek.

Olio eta ozpin botiletarako tapoien ekoizpena Sopelatik (Bizkaia) Llagosterara (Girona, Herrialde Katalanak) mugitu nahi du United Caps enpresak, Embalatap fabrikako 37 langileak kaleratuz. Bihar goizean greba mugagabea hasiko dute langileek, eta ezohiko bilera eskatu diete erakunde publikoei, ekoizpenaren lekualdatzea ekiditeko.

Luxenburgoko United Caps enpresak Embalatap lantegia erosi zuen 2018an. Ordutik irabaziak handitu ditu enpresak; 2018an 5,6 milioi euro irabazi zituen Sopelako ekoizpenari esker. ELA sindikatuak adierazi duenez, United Caps multinazionalak "arrazoi ekonomikoak" aitzakia gisa jarri ditu lekualdatzea justifikatzeko. Sopelako fabrika erosi zutenetik, zuzendaritzak ekoizpena tokiz aldatzeko asmoa zuela ere esan du ELAk.

Aske geratu dira Josu Arkauz eta Olatz Lasagabaster preso politikoak
Ia 30 urtez preso egon ostean, gaur irten da espetxetik Josu Arkauz arrasatearra. Olatz Lasagabaster ere etxean da jada, baina eskumuturreko telematikoa eraman beharko du zigorra amaitzeko geratzen zaizkion azken hilabeteetan.