AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urgence Palestine eta Lyongo La Jeune Garde legez kanpo utziko ditu Frantziako Gobernuak

Palestinaren aldeko eta faxismoaren kontrako bi kolektiboen ilegalizazioen berri eman du jada Barne ministroak.

Frantziako Estatuan, beste bi antolakunde politiko legez kanpo uzteko eta desegiteko prozesuei ekin die Barne Ministerioak. Bruno Retailleau ministroak apirilaren 30ean jakinarazi zuenez, Palestinarekin elkartasunez jarduten duen Urgence Palestine taldea eta Lyongo kolektibo antifaxista bat, La Jeune Garde, jarri dituzte jopuntuan oraingoan. Rassemblement National (RN) alderdiak egin zuen eskaera, eta onartu egin du Emmanol Macron buru duen gobernuak.

Ilegalizazio-prozesuaren aurka indarrak batu dituzte seinalatutako bi antolakundeek, eta babesa jaso dute estatuko hainbat mugimenduren partetik. Maiatzaren 1ean bertan, Langileon Nazioarteko Egunean, presente egon zen Barne Ministerioak iragarritako neurriaren aurkako aldarria, eta protestekin segitzen dute oraindik: gaur bertan, arratsaldeko 19:00etan, bi kolektiboen desegitearen kontra mobilizatuko dira Parisen. Ordu-erdi lehenago, 18:30ean, Lyonen egingo dute elkarretaratze bat, Rodanoko Prefetura aurrean.

Gazaren erabateko okupazioa eta palestinarren desplazamendu masiboa onartu ditu Israelgo Estatuak
Zonaldearen erabateko kontrola, zibilen indarrezko lekualdaketa eta blokeo humanitarioa barne hartuko lituzkeen eraso militarrari bide egin dio Netanyahuren gobernuak, iturri ofizialen eta nazioarteko agentzien arabera.