AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Urgentziazko neurriek larrialditik irteteko erraztasun gehien dituzten jabeen eta langileen egoera hobetzera bideratuta daude"

Covid-19 birusaren kutsadura ekiditeko hartu diren hainbat neurri langile "sektore kolpatuenen" bizkarrera eta kalterako hartu direla salatu dute Gasteizko jantokietako zenbait langilek. "Auzitan jarri nahi duguna ez da neurrien beharrezkotasuna, nolakotasuna baizik", diote. Adibide modura aipatu dute haiek bizi duten egoera, kaleratzeak medio, edota greban zeuden hezkuntzako garbitzaileak lanera itzultzera derrigortu izana.

Atzo, martxoak 12, adierazpen bat argitaratu zuten Gasteizko (Araba) eskoletako jantokietan jarduten duten hainbat langilek. Azken asteetan bizi dugun "osasun krisiaren" eta Covid-19 birusaren kutsadura ekiditeko martxan jarritako neurrien inguruan mintzatu ziren: "Shock egoera gainditu eta beharrean gaude, langileon kaltetan hartu diren neurriez jabetzeko".

Hala, salatu zuten "bulegoetan negoziatzen ari diren urgentziazko neurriek, ohi bezala, larrialdi honetatik irteteko erraztasun gehien dituzten jabeen eta langileen egoera hobetzera bideratuta" daudela. Esku hartze horietan langile "sektore kolpatuenak" baztertu izana gaitzetsi dute Gasteizko beharginek, nahiz eta adierazi duten hori "ez dela zerbait berria": "Krisi eta berregokitzapen ekonomikoetan langile sektore txiroenak dira gehien pairatzen dutenak".

Argitu dute zalantzan jarri dutena ez dela "neurrien beharrezkotasuna, nolakotasuna baizik".

Adibide zehatzak

Salaketan, gogoan izan dituzte hezkuntzako garbitzaileak: greban zeuden, eta lanera itzultzera derrigortu dituzte, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarrita. Eskoletako jantokietan bizi duten egoera ere aipatu dute adibide modura: "Argia da langileen arteko arrakala: lan baldintza eskasenak pairatzen dituztenak (aldi baterako langileak, paroa kobratu ezin dutenak) kalera doazen bitartean, irakaslegoak soldata mantentzen du".

"Irtenbidea, ikusi nahi duenarentzat, sinplea da: guztion osasuna guztion ardura da, eta are gehiago bitarteko gehien dutenena", gaineratu dute: "Guztion ardura da bermatzea osasun krisi hau ez dadila gutxien dutenentzako esfortzu jasanezina bilakatu".

Langile bat zauritu da Smurfit Kappa enpresak Iurretan duen lantegian
44 urteko behargin bat larri zauritu da Iurretako (Bizkaia) Smurfit Kappa lantegian, eskuztatzen ari zen hodietan hanka trabatu ostean.