AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urkila Zentro Sozialistaren hustea salatu dute Bilbon

Bilboko epaitegien aurrean egin dute elkarretaratzea gaur iluntzean, Kontseilu Sozialistak deituta. Ertzaintzak agindu judizialik gabe hustu du Zentro Sozialista gaur goizean.

Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak protestara deitu du gaur arratsalderako, Urkila Zentro Sozialistaren legez kontrako desalojoa salatzeko. 19:00etan, elkarretaratze bat izan da Bilboko epaitegien aurrean, Zentro Sozialistak aurrera lelopean. Ertzaintza ere izan da aurrez aurre, epaitegiak babesten.

Gaur goizean, 08:30ak aldera, Urkilara bertaratu da Ertzaintza, eta inolako agindu judizialik gabe hustu du gunea. Aldez aurreko jakinarazpenik ere ez da izan.

Etxeratze agindua eta larrialdi egoera ezarri dituzte Akronen
Ekain amaieran gazte afroamerikar bat hil zuen poliziak Akronen, eta protestak piztu dira horren harira. Aurreko igandean protestan zeudenen aurka gogor oldartu zen polizia, besteak beste, negar-eragileak erabilita. Orain, mobilizazioak areagotu direla ikusita, larrialdi egoera dekretatu dute autoritateek.