AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urrian Burjassoten eraso arrazista bat egin zuen udaltzainak gazte migratzaile bat erail zuen 2018an

Ikertua izaten ari da Rocaforteko udaltzain bat, iazko urrian gazte migratzaile bati eraso egiteagatik. Argitara atera dute, baina, 2018an 23 urteko beste gazte bat hil zuela: poliziak taser pistola batekin tiro egitearen ondorioz, murru batetik erori zen.

Burjassoten (Valentzia) migratzaile bati eraso zion udaltzain batek iazko urrian, eta ikertua izaten ari da horregatik. Erasotua izan zen gaztea Honduraskoa da jatorriz, eta kaletik skatean zihoala atxiki zuten polizia-agenteek. Orduan, sabelean ukabilkada bat eman zion aipatutako udaltzainak, eta tonu mehatxatzailean esan zion: "Harro plantak egiten dituzu, denak berdinak zarete. Zure herrialdera bidaliko zaitut".

El Salto-k atzo argitaratu zuenez, baina, hura ez da polizia-agente horri egotzitako eraso bakarra. 2018ko otsailean, udaltzain berdinak beste gazte migratzaile bat erail zuen Peñiscolan (Castelló): Monsif. Taser X26 motako pistola elektriko batekin tirokatu zuen Monsif poliziak, eta, horren ondorioz, horma batetik amildu zen. Modu horretan galdu zuen bizia 23 urteko mutilak.

Azalpen ofizialean gerora izan ziren inkongruentziak zirela-eta, gertatutakoa salatu zuen Monsifen familiak. Bost urteren ostean, instrukzio-fasean jarraitzen du kasuak. Bitartean, polizia modura lanean jarraitzen du hiltzaileak.

Bi hitzaldi antolatu ditu 'Munduko Bankuari ez!' dinamikak aste honetarako, Bilbon
Ostegunean, "ingurugiroaren suntsipen kapitalistaz eta gizarte jasangarriaren eraikuntzaz" aritzeko mahai-inguru bat izango da San Frantziskoko Udaltegian. Hurrengo egunean, "oligarkia finantzarioaren ofentsiba ekonomiko eta politikoari" buruzko hitzaldi bat egingo dute 7Katun.