AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urriaren 12an Bilbon eta Iruñean bildutako faxistei aurre egin diete

Indar Berria taldeko faxistek kontzentrazio bat egin zuten Bilboko Eliptikan, baina aurre egin zieten hainbat pertsonak. Protesta egiten ari zirenei oldartu zitzaien Ertzaintza: bi lagun zauritu eta beste bat atxilotu zuen. Iruñean, bestalde, Voxek egin zuen deialdi faxista bat, eta horren kontra mobilizatu ziren dozenaka pertsona.

Urriaren 12ko ospakizun faxistei lotuta, Bilbon (Bizkaia) elkarretaratze bat antolatu zuen atzorako Indar Berria talde faxistak. Siempre fieles lelopean, Eliptika Plazan elkartu ziren zenbait pertsona, eguerdiko 12:00etan.

Erresistentzia Antifaxistak, baina, Eliptikan bukatzen zen mobilizazio bat zeukan deituta, eta faxisten kontra protesta egin zuen bertan. Hainbat pertsona bildu ziren Eliptikan, eta aurre egin zieten faxistei. Ertzaintza ere bertan izan zen, ohi bezala, faxistak babesten eta euren kontra protesta egiten ari zirenak jazartzen.

Ertzainek hiru aldiz kargatu zuten faxisten aurka protesta egiten ari zirenen kontra. Bi kide zauritu, zortzi identifikatu eta bat atxilotu zuten. Sarrikoko komisariara eraman zuten atxilotua.

Iruñean, mobilizazioa Voxen deialdiaren kontra

Hispanitatearen eta Poliziaren gorazarreari begira, Iruñean (Nafarroa) Vox alderdiak egin zuen deialdi bat, hiriburuko erdigunean. Han ere faxismoaren kontra mobilizatu ziren hainbat eta hainbat lagun, eta Espainiako Poliziak berriz babestu zituen Voxeko faxistak.

Diru-partida publikoetatik ordaintzen da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irakaskuntza pribatuaren %70
Azken hiru hamarkadetan %228 hazi dira gastu publikoetatik zentro kontzertatuetara eta pribatuetara era zuzenean bideratutako diru-partidak, 816 milioi euroko finantziaziora iritsiz.