AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urriaren 15ean ere, palestinar erresistentziaren alde kaleak hartzera deitu du IAk

Greba-egunean mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, berriz ere estatu sionistaren suntsipena aldarrikatzeko.

Urriaren 7ko ikasle-greba masiboaren ondoren, beste mobilizazio-deialdi bat egin du Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak. Datorren asterako, urriaren 15erako, lanuzteak daude deituta Palestinaren alde, eta hainbat kolektibok deitu dute grebara hezkuntzan. Egun horretarako, mobilizazioak antolatu ditu IAk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Israel suntsitu! Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean.

Gasteizen (Araba) 11:30ean hasiko da manifestazioa, El Caminantetik. Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa) eta Iruñean (Nafarroa), berriz, 12:00etan izango dira mobilizazioak; Eliptika Plazatik, Bulebarretik eta Iruñeko udaletxe aurretik, hurrenez hurren.

"Pasa den astean milaka ikaslek egin bezala, mobilizatzen jarraitzeko unea da", azaldu du IAk: "Agintarien aurpegi zuriketaren aurka, bi estatuen iruzurrari ezetz esan eta Israel suntsitzeko nahiz palestinar erresistentziari babesa adierazteko mobilizatu behar gara".

Donostian, etxegabetze bat gelditzea lortu du bertako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Kaleratzearen aurka mobilizatu den jendea ikusita, desalojoa bertan behera uztea erabaki du segizio judizialak.