AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urriaren 29an epaituko dituzte Indar Gorriko bost kide

Hamabost urteko kartzela-zigorrak ezarri nahi dizkiete denera, Espainia-AEBak partiduko gertakariei lotuta. Hainbat deialdi egingo ditu Indar Gorrik datozen egunetan, eta dei egin du "antolatzen, mobilizatzen eta errepresioari eta Espainiari hortzak erakusten" jarraitzera.

Espetxeratuak izateko arriskuan daude Indar Gorriko bost kide. Nafarroako Fiskaltzak hiru urteko kartzela-zigorrak eskatu ditu haientzat, "hertsatze-delitu bat" egotzita. 2022an, Espainiako Selekzioak eta Amerikako Estatu Batuek Iruñeko (Nafarroa) Sadar zelaian jokatu zutenean, protesta bat egin zuen Indar Gorrik, eta bertan zeudenen kontra kargatu zuen Espainiako Poliziak, hainbat pertsona zaurituz eta identifikatuz. Gertakari horien harira auzipetu zituzten bost gazte, eta urriaren 29an epaituko dituzte, "ideologia- eta nazio-diskriminazioagatiko larrigarriarekin".

Indar Gorrik ohartarazi duenez, "espainiar nazionalismo erreakzionarioa normalizatzeko jokaldi baldar zein ageria izan zen" Espainia-AEBak partidua Sadarren antolatzea, eta horri aurre egiteko asmoz batu ziren protestara hainbat eta hainbat lagun. "Bortizki eta neurrigabe erreprimituak izan ginen Sadarreko ateetan [...]. Ezer berririk ez Euskal Herriaren historia beltzena idatzi duten indar errepresiboen aldetik", gogorarazi du.

Azpimarra jarri dio, gainera, "Espainiako Gobernua sostengatzen duten alderdi politiko profesionalen" erantzukizunari: "Haien kolaboraziorik gabe, horrelako partidak eta ekintzak aurrera eramatea ez litzateke posible izango".

"Antolakuntzaren beharra" nabarmendu du berriz Indar Gorrik, eta "antolatzen, mobilizatzen eta errepresioari eta Espainiari hortzak erakusten" segitzera deitu du. Horri lotuta, jakinarazi du hainbat mobilizazio eta ekimen antolatuko dituela datozen egunetarako, eta horietara batzeko deia egin du.

Palestinarren "ebakuazio" masiboa agindu dute sionistek Gaza iparraldean
Aurrera jarraitzen du garbiketa etnikorako Jeneralen Plan sionistak, gazatar guztiak hegoaldera mugiarazteko. Libanon, NBEetako "kasko urdinei" erasotzen ari da Israelgo Estatua, eta esaten ari da "giza-ezkutu" modura erabiltzen dituela Hezbollahk. Libanoko erresistentziak eraso gogor bat egin du berriki Haifako base militar batean: badirudi 70 inguru direla zauritutako soldadu sionistak.