AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urriaren 2ko ikasle-greba: hona hemen biharko mobilizazio-deialdiak

Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".

Greba eguna izango da biharkoa Euskal Herriko hezkuntzan, Israelgo Estatuaren suntsipenaren alde eta Palestinako erresistentziaren alde. "Israelen aurka eta palestinar erresistentziaren defentsan, urriaren 2an Euskal Herriko heziguneak hustu eta kaleak hartu behar ditugu", azaldu du azken asteetan grebaren deitzaileak, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak. Bihar, beraz, Euskal Herriko hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak ikasleek, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".

IAko lekuan lekuko taldeek biharko mobilizazio-deialdien berri eman dute jada. Hona hemen:

  • Altsasu (Nafarroa): 11:00etan, IES Altsasu BHIn.
  • Arrasate (Gipuzkoa): 11:30ean, plazan.
  • Azkoitia (Gipuzkoa): 12:00etan, BHIko atarian.
  • Azpeitia (Gipuzkoa): 11:30ean, plazan.
  • Baiona (Lapurdi): 18:00etan, Merkatu Plazan.
  • Beasain (Gipuzkoa): 11:00etan, Maiteko errotondan (trenaren errotonda).
  • Bilbo (Bizkaia): 12:00etan, Indautxu Plazan.
  • Donostia (Gipuzkoa): 12:00etan, Bulebarrean.
  • Eibar (Gipuzkoa): 11:00etan, BHIn.
  • Elgoibar (Gipuzkoa): 11:00etan, BHIn.
  • Gasteiz (Araba): 11:30ean, El Caminanten.
  • Gernika (Bizkaia): 11:00etan, institutuan.
  • Iruñea (Nafarroa): 12:00etan, San Frantzisko Plazan.
  • Legazpi: 11:30ean, Euskal Herria Plazan.
  • Lizarra (Nafarroa): 10:15ean, Koroatze Plazan.
  • Ondarroa (Bizkaia): 12:00etan, Zaldupeko Zubian.
  • Oñati (Gipuzkoa): 11:30ean, Santamañan.
  • Tolosa (Gipuzkoa): 11:30ean, Triangulon.
  • Zarautz (Gipuzkoa): 10:45ean, Lizardiko futbol zelaian.
Bost langile zauritu dira Bilboko Portuan, leherketa batean
Zierbenako ASK Chemicals enpresan izan zen leherketa atzo arratsaldean, eta larri ospitaleratu zituzten zaurituetako bi.