AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urriaren 30ean hasiko da 'Burdin Hesia'-ren denboraldi berria

Aktualitatearen inguruan arituko dira aurten ere Gedar Telebistaren programan, bi igandean behin.

Badator Gedar Telebistaren Burdin Hesia programa berriz ere, aktualitatea mahaira atera eta unean uneko albiste eta polemikei heltzeko. Denboraldi honetan Martin Goitiandiak eta Eli Irazuk beteko dituzte aurkezle-lanak, eta hainbat solaskide izango dituzte gure platoko mahaiaren bueltan; hain zuzen, Garazi Navarro, Karla Pisano, Ander Goiatxe, Aitor Bizkarra, Jon Agirre eta Peio Ormazabal.

Aurreko denboraldian bezala, bi astean behin emango dugu programa, igandeetan. Hurrengo igandean, urriaren 30ean, hasiko da Burdin Hesia-ren bigarren denboraldia. Ohi bezala, 20:00etan egongo da ikusgai denboraldiko lehenengo saioa, GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean.

📹 Badator #BurdinHesia programaren bigarren denboraldia!

Urriaren 30ean, 20:00etan, denboraldiko lehenengo saioa ikusgai Gedar Telebistan.

Jarraitu aktualitatea 'Burdin Hesia'-n pic.twitter.com/FfmCbnG9pG

— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) October 21, 2022
Euroguneko merkataritza-balantza hondoratzen ari da, hilean ia 60.000 milioi euroko defizitarekin
Inportazioen eta esportazioen arteko erlazioan superabit handiak izatetik, defizit erraldoiak izatera igaro da Eurogunea urtebetean. 2020. urtean 217.000 milioi euroko superabita zuen bitartean, galerekin hasi zen 2021eko azken hiruhilekoan, Ukrania eta Errusiaren arteko gatazka lehertu aurretik.