AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urruñako eta Baionako sei gazte militante atxilotu ditu Poliziak

Erretreten erreformaren kontrako protestekin eta uztailaren 14an Baionan izandako mobilizazio batekin lotuta atxilotu dituzte, itxura denez.

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, goizeko aurreneko orduan, sei lagun atxilotu ditu Poliziak Urruñan (Lapurdi) eta Baionan (Lapurdi). 06:00ak aldera izan dira atxiloketak: gazteak Baionara eraman dituzte atxilo, eta euren ordenagailuak eta mugikorrak ere hartu dituzte polizia-agenteek.

Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak dio "kalteak" eragitea eta Poliziari eraso egitea leporatzen dietela gazte lapurtarrei. Hain justu, erretreten erreformaren kontrako protestetako istiluetan parte hartzea egozten omen diete, bai eta uztailaren 14rako U14 kolektiboak Baionan antolaturiko mobilizazioan (Frantziako Jaiegun Nazionalari kontrajarrita) kalte materialak eragitea ere.

Deustuko festetan, Ezker Abertzaleak berriz jarri dio beto politikoa GKSri
Beto politikoa zela-eta, iaz sortu zuten 'Deustuko jaiak denontzat' dinamika, Deustuko eragileek "Jai Batzordean baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidearen" alde. Aurten ere auzoko jaietan parte hartzea ukatu dio GKSri Ezker Abertzaleak, eta egitarau propio baten berri eman du 'Deustuko jaiak denontzat'-ek.