AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urruñako hilketa erailketa matxista izan zen

Astelehenean gertatu zen ezbeharra, 83 urteko gizonak suzko arma batekin egin zion tiro bere bikotekideari, eta ondoren, bere buruari. Gaur, baieztatu dute erailketa matxista izan zela. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak erasoen aurkako protokoloa aktibatu du. 2003. urtetik hona, 99 emakume erail dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik.

Gizon batek bere bikotekidea erail zuen Urruñan (Lapurdi) astelehenean, bien etxebizitzan, herriaren erdigunetik urrun. Beren alaba etxera joan zen, eta bertan aurkitu zituen bi gorpuak. 81 urte zituen emakumeak, eta 83 haren senarrak.

Gizonak suzko arma batekin tiro egin zion emazteari, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen, arma berdinarekin. Hasierako susmoak berretsi egin dira gaur, erailketa matxista izan da.

Bordeleko (Okzitania) Medizina Legaleko Institutura eraman zituzten bi gorpuak, eta atzo egin zieten autopsia.

Berria-k jakinarazi duenez, 2003. urtetik hona, 99 emakume hil dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik; horietako 23, Lapurdin. Azterketa horren arabera, Lapurdin gertatu dira erailketa gehien; hain zuzen, bost heriotzetatik bat.

Espetxean sartzeko eta Espainiako Estatutik kanporatzeko arriskuan dago Huerta de Peraltako langile bat
Iazko udazkenean protestak eta grebak egin zituzten Huerta de Peraltako langileek, kaleratzeen aurka eta lan-baldintzak hobetzearen alde. Hilabete batzuen buruan izan dute ondorio errepresiboen berri; hala, kartzela zigor eskaerak zein isun ekonomikoak daude mahai gainean. Jatorri marokoarreko behargin baten kasua da larriena: bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak, baita Espainiako Estatutik kanporatzea ere.