AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urruntze-agindua urratu eta emakume bati eraso dio senar ohiak Barakaldon

Aurreko urtean ere eraso zion, eta horregatik ezarri zioten urruntze-agindu bat gizonari.

Joan den larunbatean, urtarrilaren 22an, gizon bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), emazte ohiari eraso egiteagatik. Etxebizitza batean eraso zion, eta entzuten ziren oihuak zirela-eta bertaratu ziren udaltzainak. Etxeko atea jotzean, erasotzaileak ireki zien atea poliziei, baina bakarrik zegoela esan zien. Dena den, barrura sartu ziren udaltzainak; han ikusi zuten emakumea, eta atxilo eraman zuten senar ohia.

Izatez, urruntze-agindua ezarri zioten gizonari, baina hura urratuta eraso zion emakumeari. Ez da oldartzen zaion aurreneko aldia, gainera: iaz ere atxilotu zuten gizona, emazte ohiari erasotzeagatik. Orduan jarri zion urruntze-agindua epaile batek.

Kamera gehiago jarri dituzte Baionan, bideko urraketak aitzakitzat hartuta
Bideo bidezko kontrol-sistema berri bat martxan jarri du Baionako Udalak, ustez, autoek egindako lege-urraketak zaintzeko. Isun-prozedurak aurrera eramateko, kamerek jasotako irudiak erabiliko dira zuzenean, polizien aurretiazko esku-hartzerik gabe.