AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtarrilaren 25eko mobilizazioen hitzorduak zehaztu ditu GKSk

Agenda belizistaren eta faxismoaren gorakadaren aurkako manifestazioak Bilboko Jesusen Bihotzetik eta Iruñeko Gaztelu Plazatik hasiko dira, 18:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) bi mobilizazio antolatu ditu urtarrilaren 25erako Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa), gerraren mehatxuaren eta adierazpen faxisten zabalpenaren aurka borroka egiteko. Jesusen Bihotzetik abiatuko da Bilboko mobilizazioa, 18:00etan, eta Gaztelu plazatik irtengo da Iruñekoa, 19:00etan. Hori dela eta, GKSk dei egin die gazteei "lehen lerroan egon daitezen, agenda belizista eta faxismoaren gorakada Euskal Herrian normalizatu ez daitezen".


Gainera, Mendebaldeko estatuetan faxismoak gora egin duela ohartarazi du GKSk, eskuin muturreko alderdien gorakada, sare sozialetako ideia erreakzionarioen ugaritzea eta talde faxistek kaleetan duten presentzia nabarmenduz. Antolakundearen esanetan, fenomeno hori Euskal Herrira ere iritsi da, mezu matxista, arrazista eta klasistak zabaltzen dituzten kolektiboekin, eta mugimendu horien aurka mobilizatzeko deia egin du, haien agendaren normalizazioa eragozteko.

Mobilizazio-deialdia Euskal Herriko Mugimendu Sozialistak faxismoaren aurka abiatutako borrokaren testuinguru zabalago batean kokatzen da. GKS bat dator Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren erreferente nagusiak, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), azaroaren 30ean Donostian (Gipuzkoa) Gorakada erreakzionarioari aurre egin lelopean egindako ekitaldi politikoarekin. Ekitaldi horretan, EHKSk berretsi egin zuen faxismoari maila guztietan aurre egiteko eta Mugimendu Sozialista "borroka horren lehen lerroan" egoteko erabakia.

SAPA armagintza-enpresa markatu dute Andoainen
'Gerraren negozioari ez!' idatzi dute bart enpresako horma batean, eta urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean mobilizatzera deitu dute, gerra-mehatxuaren eta faxismoaren aurka.