AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtarrilaren 29ko manifestazioak zer ordutan eta nondik aterako diren zehaztu du GKSk

18:00etan hasiko dira Bilboko nahiz Iruñeko mobilizazioak, Jesusen Bihotza plazatik eta Sarasate pasealekutik, hurrenez hurren. 'Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu' izango dute lelo.

Bi aste baino gutxiago geratzen dira Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako manifestazioetarako. Urtarrilaren 29an, hain justu, Iruñean (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia) izango dira mobilizazioak, Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu aldarri hartuta. Dagoeneko zehaztu dute zer ordutan eta nondik hasiko diren manifestazioak: 18:00etan izango dira biak, Sarasate pasealekutik abiatuta Iruñean, eta Jesusen Bihotza plazatik hasita Bilbon.

GKSko hainbat kidek abenduaren 12an egin zuten agerraldi bat mobilizazio deialdien berri emateko. Orduan azaldu zutenez, "pobreziaren gorakada eta eskubideen ezabapenak normalizatzen ari diren garai honetan, komunikabide nagusiek eta alderdi politikoek COVID-19a bihurtu dute etsai nagusi". "Gure ustez, horren guztiaren atzean burgesiaren ofentsiba ekonomikoa eta politikoa ezkutatzen da", salatu zuten.

Hala, gazteen bizi ereduen pobretzea nahiz neurri totalitarioen normalizazioa jarriko dituzte jopuntuan hurrengo asteko manifestazioetan, eta "bankarien, enpresari handien eta politikari profesionalen mundu honi", hain zuzen, "proletalgoaren antolakuntza independentearen bitartez" aurre egitera deituko dute berriz.

Lanketa tokian toki

Manifestazioen berri eman zenetik, eskualde ugaritan izan dira mobilizazioen nondik norakoak jendaurrean azaltzeko saioak, batzar irekiak nahiz bestelako dinamikak. GKSko lekuan lekuko taldeek, gainera, hamaika txokotan antolatu dituzte Bilboko nahiz Iruñeko manifestazioetara joateko autobusak. Eskualde edo hiriburu mailako taldeen sare sozialetan topa daiteke autobusen inguruko informazio guztia.

Espainiako Gobernuak salbuespen egoeretan botere gehiago eskuratzeko aldaketak txertatu nahi dizkio Segurtasun Nazionalaren Legeari
PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuak lege-aurreproiektu berri bat aurkeztu du, Espainiako Gobernuari eskumen bereziak emango lizkiokeena "Segurtasun Nazionalerako interesa duten egoeretan". "Hemezortzi urtetik gorako biztanle guztiek gobernuaren aginduak betetzeko betebeharra", "ondasunak konfiskatzea", "jarduerak etetea" edota "komunikabideek autoritateekin kolaboratzeko betebeharra" ezarriko lituzke, besteak beste.