AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtarriletik martxora bitartean %3,4 igo ziren etxegabetzeak Espainiako Estatuan

3.320 etxe kaleratze izan ziren gutxienez; azken bost urteetako zifrarik altuena da hori.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datuen arabera, aurtengo urtarriletik martxora bitartean, %3,4 egin zuten gora ohiko etxebizitzen husteek; alegia, ohiko bizitoki modura erabiliak ziren etxebizitzen husteek. Hiruhileko horretan, antza, gutxienez 3.320 etxe kaleratze izan ziren Espainiako Estatuan. Azken bost urteetako zifrarik altuena da hori, 2017ko aurreneko hiruhilekotik ez baitzen halako datu alturik erregistratzen.

Hipoteka-betearazpenen ondoriozko etxe kaleratzeei egiten zaie erreferentzia datu horietan; hau da, kreditu bat ordaintzeko ezintasuna dela-eta gauzatutako enbargoei. Kasu horietan, etxea husten dute banketxeek eta indarrez saltzen dute merkatuan, aurreko kreditua ordainduta gera dadin.

Hipoteka-betearazpenen ondoriozko etxegabetze kopuruak gora egin du azken hiru hiruhilekoetan, INEk dioenez.

Hendaian ostalari batek uko egin dio emakume bati zerbitzatzeari, buruzapi islamiko bat zeramalako
Hendaiako ostatu batean gertatu zen erasoa aurreko igandean. Buruzapia jantzita zuenez, emakume bat eta bere semea tabernatik kanpo utzi zituen ostalari batek.