AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtea hasi bezain pronto, bi lagun hil dira Kanarietara iritsi nahian

Beste ontzi batean zihoazen lau pertsona migratzaile erail dituzte patroiek, "kexatzeagatik". 2024an, egunean 30 lagunek galdu dute bizia Afrikatik Europara migratu nahian.

Atzo, urtarrilaren 1ean, 60 pertsona migrante zeramatzan ontzi bat porturatu zen Las Galletasen; aurten Kanaria uharteetara heltzea lortu duen aurrenekoa. Jakinarazi dute, dena den, ontzian zihoazen bi lagunek galdu dutela bizia Kanarietako kostaldera iristeko saiakeran. Haietako bat adin txikikoa zen.

Bestalde, aurreko urtearen bukaeran El Hierrora heldutako ontzi bateko zazpi patroi atxilotu dituzte Kanarietan bertan, lau migratzaile erailtzeagatik. Badirudi Gambiatik irten zela itsasontzi hori, Bassoulen (Senegal) geratu ostean, Kanariar uharteetarako bidea hartzeko. Bidean, baina, patroiek lau pertsona hil zituzten "kexatzeagatik", eta jipoiak eman zizkieten beste hainbati. El Hierrora iristea lortu zutenek azaldu dute gertatutakoa.

Gutxienez 10.457 hildako iaz

Oraintsu bukatu da 2024. urtea, eta izugarria da erregistratuta utzi dituen heriotzen kopurua: iaz, 28 herrialdetako gutxienez 10.457 lagunek galdu zuten bizia Mendebaldeko muga euroafrikarrean. Beraz, egunean 30 pertsona hil ziren Afrikatik Europara migratu nahian.

Gutxienez hiru gizonek egindako eraso matxisten berri eman dute azken egunetan
Azpeitian, emakume bati egindako tratu txarrengatik atxilotu dute bere bikotekidea. Emakume bati sexu-erasoa egin dio terapeuta batek Getarian, eta Orkoienen adingabeko hainbat emakumeri egin dizkie ukituak beste gizonezko batek.