AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtea hasi zenetik 23.380 lan-istripu izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Lanpostuetan izan dira istripu horietatik 19.996, eta 2.393 'in itinere'. Zerbitzuen sektorean erregistratu dira istripu gehien.

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako datuen arabera, 2022. urteko aurreneko zortzi hilabeteetan gutxienez 23.380 lan-istripu izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; horietako 19.996 izan dira lanpostuetan, eta 2.393 in itinere —lanera bidean edo lanetik bueltan—.

Istripu horiekin lotuta, batez beste 97 baja erregistratu dira egunean urtarriletik abuztura bitartean. Denbora-tarte horretan, beraz, lan-istripuen ondoriozko ia 100 baja eman dira egunean.

Zerbitzuen sektorean izan dira lan-istripu gehien lanaldian, 10.658, eta industriaren sektoreak jarraitzen dio atzetik, 6.408 istripu izan baitira han. Eraikuntzan 2.574 istripu erregistratu ditu Osalanek, eta 356 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzan.

Depresioaren kontrako botiken salmenta %10 igo da urtebetean Espainiako Estatuan
Botika horiei lotutako ia 51 milioi errezeta eman ziren 2021ean, Sendagaien Behatokiak adierazi duenez. Guztira, 164 milioi errezeta banatu ziren nerbio-sistema zentralaren tratamendurako botiketan. Espainiako Estatuan ia 1,5 milioi pertsonak osasun mentaleko arazo larriak dituztela kalkulatzen da; izan ere, arazo psikologiko eta psikiatrikoek gora egin dute azken bi urteetan. Mundu osoan, 129 milioi lagunek jasan dituzte depresioa eta antsietatea azken bi urteetan, eta horien artean, 30 milioi ziren Europar Batasuneko biztanleak.