AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urtea hasi zenetik 6.000 milioi euro irabazi ditu BBVAk, iaz baino %24 gehiago

Urteko lehen hiruhilekoan ere %40,4 igo ziren banketxearen irabaziak. 2022an, Espainiako Estatuko sei banketxe nagusiek areagotu zituzten etekinak, BBVAk barne.

Gora eta gora egiten jarraitzen dute BBVAren irabaziek: urtea hasi zenetik irailaren amaierara arte, 5.961 milioi euro irabazi ditu garbi. Iazko denbora-tarte berdinean baino handiagoa da lortutako etekina; %24,3 handiagoa, hain zuzen ere. Inflazioaren eragina baztertuta, gainera, are handiagoa da irabazi-marjina (%37,9), Espainiako Estatuak banketxeei ezarritako zergak direla-eta 215 milioi euro ordaindu dituen arren eta bankarien kexak zaratatsuak izan diren arren.

"Diru-sarrera errepikatuen garapen positiboak" ahalbidetu du BBVAk, urteko aurreneko bederatzi hilabeteetan, etekina hainbeste areagotu izana. Urtea hasi zenetik, izan ere, 22.104 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu bankuak, iazko tarte berdinean baino %21,1 gehiago. Onur Genç kontseilari delegatuak azaldu duenez, "Europako banku efiziente eta errentagarrienen artean" dago BBVA, eta %17ra heldu da bere errentagarritasun maila.

Aurtengo aurrenengo hiruhilekoan, positiboak izan ziren jada BBVAren irabazi-aurreikuspenak: urtearen hasieratik martxoaren bukaerara bitartean, 1.485 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen banketxeak. Iazko denbora-tarte berdinarekin alderatuz gero, %40,4 gehiago zen hori.

Espainiako Estatuko sei banketxe nagusiek irabaziak areagotu zituzten 2022an, BBVAk barne. Inoizko daturik onenak izan zituen banketxeak: 6.420 milioi euroko irabaziak, 2021ean baino %38 gehiago.

Zisjordanian, ia 2.000 palestinar atxilotu dituzte sionistek urrian
"Atxiloketen ondoren tortura eta atxilotuekiko eta beren familiekiko erasoak datoz, baita zigor kolektiboa eta beren jabetzen suntsiketa ere", ohartarazi dute palestinarrek. Militar sionistek atxilotuei egindako torturen hamaika irudi argitaratu dira.