AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urteko azken formakuntza mintegia egin du asteburuan GKSk

Ehunka gazte bildu dituzte, hirugarrengoz, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutako formakuntza mintegiek. 2019. urteari amaiera emateko saioa izan da, "gazte langileon praktika politikorako tresnak eskuratzeko eta formakuntza teorikoan sakontzeko" helburuak oinarri.

Gazte Koordinadora Sozialistak formakuntza mintegien hirugarren saioari heldu dio iragan asteburuan. Urrian eman zieten hasiera aurtengo formakuntza mintegiei, eta hiru saiorekin itxiko dute aurreneko urtea. Saio horietan, ehunka izan dira Euskal Herriko gune ezberdinetara bertaratu eta parte hartu dutenak.

Urteko azken mintegian, Monthy Johnstone-n Marx y Engels y el concepto de partido testua landu dute gazteek, proletalgoaren alderdiaren nolakotasunaren gaineko eztabaida ardatz hartuta. Gazte Koordinadora Sozialistak jakinarazi zuen modura, "formakuntza mintegiak, ildo sozialistaren praktika politikoa garatu ahal izateko ezinbesteko espazioak dira; militantziari tresna teorikoak eskaintzeaz gain, militantziak berak gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko, eta irakaspen garaikideak ateratzeko".

Urteko azkena, baina luzerako proposamena

GKSk urria amaieran egin zuen lehen formakuntza mintegia, Rosa Luxemburg-en Errusiako iraultza testua lantzeko. Duela hilabeteko saioan Parisko Komuna izan zuten mintzagai, eta azkeneko honetan, alderdiaren inguruan aritu dira. "Gaur egungo gazteen despolitizazioari aurre egiteko eta gazte problematikaren arlo ezberdinetan eragiteko, formakuntzaren beharrezkotasuna ezinbestekoa da" koordinadoraren esanetan.

2020. urtean ere, formakuntza mintegiak egiten jarraituko du GKSk.

Ehunka pertsona elkartu ziren atzo Azpeitian, 'Elkarrengana lotuz, kateak hautsi!' lemapean
Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistaren eskutik, mobilizazioa izan zen atzo Azpeitian. Aurten erailak izan diren langileak gogoan izateaz gain, "autodefentsara eta auto-antolakuntzara" dei egin zuten Euskal Herri osotik bertaratutako ehunka pertsonak. Hainbat eragileren babesa jaso du Krisiaren Seme-alaben deialdiak.