AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urteko azken formakuntza mintegia egin du GKSk asteburuan

Egungo zailtasunetara egokituz, formakuntza mintegien jardunarekin aurrera jarraitu du GKSk, eta urteko azkeneko saioak egin ditu joan den asteburuan.

Urte honetan azkenekoz, hausnarketa politikora eta gaitasun teorikoak eskuratzera bideratutako formakuntza saioak izan dira Euskal Herriko hainbat puntutan, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. Hala, "egungo kultura despolitizatzailearen aurrean", ikasturte politikoaren hasieran finkatutako bide-orriari jarraipena eman diote ehunka gaztek.

Aricó, Luxenburgo, Lenin, Marx edota Gramsciren hainbat testuren bitartez, "krisiaren teoriaren eztabaida, kontzeptualizazioa eta horren gaurkotasuna", "tradizio sozialistak izandako eztabaida estrategikoak" nahiz "langile mugimenduaren esperientzia historikoen ezagutza zein irakaspenak" izan dituzte hizpide.

Pertsona etxegabe bat hilotz topatu dute Zarautzen
Goizean topatu dute gizonezkoaren gorpua Zarauzko parke batean. Hainbatetan igaro zuen gaua han.