AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urteko lehen lan-heriotza: Gasteizko obra batean galdu du bizia langile batek

Hondeamakina batek harrapatuta hil da 51 urteko behargina. 2024an, gutxienez 65 lan-heriotza izan ziren Euskal Herrian.

Gasteizen (Araba), futbol-zelai berri batzuk eta egoitza bat eraikitzen ari dira Buesa ondoan. Gaur, obra horretan galdu du bizia behargin batek, soldatapean lanean ari zela. Itxura denez, eta argitu ez dituzten arrazoiak medio, hondeagailu batek harrapatu du langilea, eta bertan hil da. 51 urte zituen, eta Excavaciones Mendiola enpresarentzat jarduten zuen; Construcciones Urrutiak azpikontratatutako konpainia bat.

Baskonia-Alavés kirol-taldearentzat ari dira egiten instalazio berriak zabalgune horretan, nazioarteko akademia bati lotuta. Taldearen arabera, "lurra berdintzeko lanetan" ari zen hildako behargina, zorua finkatzeko fasean baitago une honetan obra.

2025. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian erregistratutako aurreneko lan-heriotza da honakoa. Amaitu berri den urtean, 2024an, gutxienez 65 langilek galdu zuten bizia Euskal Herrian lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Greban daude gaur Avanzan eta Gipuzkoako arropa eta zapata dendetan
Avanzako langileek gaur amaituko dute hiru eguneko lanuztea. Gipuzkoako arropa eta zapata merkataritzako beharginek, berriz, gaur izango dute beste greba-egun bat, merkealdiak hastearekin batera: hamasei lanuzte egin dituzte dagoeneko.