AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Urteko lehenengo formakuntza mintegia egin du asteburuan GKSk

Ehunka gazte bildu dituzte GKSk antolatutako formakuntza mintegiek, laugarrenez. 2020. urteko aurreneko saioa izan da, eta aurrekoetan bezela, "gazte langileon praktika politikorako tresnak eskuratzeko eta formakuntza teorikoan sakontzeko" helburuak izan ditu oinarri koordinadorak.

2020. urtea hastearekin batera, bere jardun politikoarekin jarraitzen du Gazte Koordinadora Sozialistak. Asteburu honetan, mintegien laugarren saioari heldu diete GKSko militanteek, eta ehunka lagun bildu dira formakuntza saioetan. Pasa den urrian eman zieten hasiera mintegiei, eta hiru saiorekin itxi zuten urtea. Aurtengo lehenengo saioan, Engelsen Bakuninistas en acción testua landu dute gazteek, 1873. urteko udan Espainiako Estatuan izan zen altxamendua aztertuz, irakaspenak ateratzeko asmoz.

GKSren esanetan, "formakuntza mintegiak, ildo sozialistaren praktika politikoa garatu ahal izateko ezinbesteko espazioak dira; militantziari tresna teorikoak eskaintzeaz gain, militantziak berak gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko, eta irakaspen garaikideak ateratzeko". Aurrekoetan bezala, asteburu berean bost saio egin dituzte Euskal Herrian barrena.

Arabaren kasuan, Legutioko Desjabetuon Hotelean izan zen atzoko formakuntza mintegia. Horren ostean, lan egunean jardun zuten bertaratutako gazteek.

Lan eguna egin dute Arabako GKSko kideek Legutioko Desjabetuon Hotelean
Gazte Koordinadora Sozialistaren eskutik, hilabeteroko formakuntza mintegia zein auzolana izan ziren atzo Legutioko Desjabetuon Hotelean. Bertan egingo dute Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea apirilean, eta atzo, martxan jartzeko "bultzada nabarmena" eman zioten guneari Arabako GKSko kideek.