AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

UTE Bilboko Argiak enpresako langileek grebari eutsiko diote ekainaren 15era arte

Maiatzaren 4an hasi eta 25era arte iraungo zuela jakinarazi zuten arren, enpresako zuzendaritzak uko egin dio negoziazioari, eta lanuztea luzatzea erabaki dute beharginek. Langile baten kaleratzeari aurre egiteko eta hitzarmen berria lortzeko ari dira greba egiten.

UTE Bilboko Argiak enpresako langileek greba egin zuten apirilean, kide baten kaleratzea salatzeko eta bera berriz hartzea exijitzeko. Zuzendaritzak ez zituen langileen eskaerak bete eta, maiatzaren 4an, grebari ekin zioten berriro. Bi aste iraun behar zuen grebak hasieran —maiatzaren 25era arte, alegia— baina, zuzendaritzak negoziatzeko asmorik erakutsi ez duela ikusita, lanuztea luzatzea erabaki dute beharginek.

Hitzarmen kolektiboaren inguruko negoziazio eskaerak eragin zuen langilearen kaleratzea eta, beharginek salatu zutenez, haien aurkako "errepresalia" izan zen. Zuzendaritzak negoziazioei etengabe uko egin izanak, langileei ezarritako gutxieneko zerbitzu altuek eta langileen "legez kanpoko zesioek" ezaugarritu dute, besteak beste, Bilboko lan-gatazka hori.

Emakumeak baztertzeagatik zigortu dute Alestis enpresa
Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean jasotako irizpideek emakumeak baztertzen zituztela salatu dute, lanaldi murriztuak zituzten emakumeak kaleratzeko neurri zehatzak jasotzen zirelako, besteak beste.