AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Uztailaren 5ean ebatziko da Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasuna

Preso politiko senperetarrak bigarren aldiz eskatu zuen baldintzapeko askatasuna duela bi egun. Eskaera Lannemezango espetxetik egin zuen bideokonferentzia bidez, eta bi hilabeteren buruan aterako da ebazpena, uztailaren 5ean.

30 urte beteko ditu aurki espetxean Frederic Haranburu Xistor preso politiko senperetarrak, izan ere, 1990ean biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten senperetarrari. 65 urte eginak ditu Aranburuk eta eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituenez, baldintzapeko askatasuna eskatu du bigarren aldiz; horren gaineko erabakia uztailaren 5ean emango du aditzera justizia frantsesak.

Abokatuak ordezkatu zuen duela bi egun epaitegian Xistor Haranburu, eta honek 30 urteko espetxealdia eta presoaren adin altua erabili zituen argudio bezala presoaren eskaria bete dezan justiziak. Horrez gain, Xistorren askatasuna aldarrikatzeko, herenegun elkarretaratzea egin zuten Senpereko Herriko Etxean.

Aipatu beharra dago Haranburuz gain, Jakes Esnal, Ion Kepa eta Unai Parot daudela zigortuak biziarteko kartzela zigorrera.

Sorginkalek bihar arratsalderako kontzentrazioa deitu du iritsi zaizkien isun berriak direla eta
Zizur Nagusiko poliziaren arduradunak jarritako salaketa medio, isun berriak iritsi zaizkio Sorginkaleko kide bati. Gertatutako salatzeko bihar arratsaldeko 18:00etarako kontzentrazioa deitu dute Udaletxe plazan.