AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Uztailera arte iraungo duen lan-erregulazio txostena ezarri eta 759 kontratu eten ditu Tubos Reunidosek

Apirilaren 10ean sartu zen indarrean Tubos Reunidos enpresak aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazio txostena, gutxienez uztailaren 9ra arte iraungo duena. Ekoizpenarekin lotutako arrazoiei heldu die enpresak dosierra ezartzeko; sindikatuekin batera sinatu behar zuten aurreakordioa, ordea, baliogabetua izan zen. 759 kontratu eten dituzte guztira.

Aiaraldea-k jakinarazi duenez, iragan ostiralean, apirilak 10, Tubos Reunidos enpresak 759 langileren kontratuak eten zituen, aldi baterako lan-erregulazio espediente bat martxan jarrita. Zuzendaritza eta erretiroa partzialki hartuta zutenak izan dira neurritik kanpo geratu diren bakarrak.

Martxoaren 17an Amurrioko (Araba) ekoizpena gelditu zuten langileek, segurtasun neurriak exijitzeko. Zuzendaritzak, baina, martxoaren 30ean itxi zituen ateak, Espainiako Gobernuak "nahitaezkoa ez den jarduera ekonomikoa" etetea agindu zuenean. Hortik gutxira ezarri du erregulazio dosierra enpresak, eta uztailaren 9ra arte egongo da indarrean, gutxienez.

Apirilean jardunaren %100ekoa izango da etenaldia; maiatzean %80koa, ekainean %70ekoa, eta uztailean %60koa. Dena den, enpresak beharra ikusiko balu, eskumena edukiko luke beharginak berriro lanpostuetara bidaltzeko.

Adostasunik ez sindikatuekin

Enpresak adierazi du ekoizpenarekin lotutako arrazoiengatik hartu duela lan-erregulazioa ezartzeko erabakia, koronabirusaren krisia dela-eta, eskariak behera egin duela argudiatuta, epe motzera zein epe ertainera.

Sindikatuek eta zuzendaritzak martxoaren 18an sinatu behar zuten aurreakordioa, baina bertan behera geratu zen Eusko Jaurlaritzaren ezezkoa zela-eta. Enpresak berak helegitea aurkeztu zuen, eta oraindik ez dira ados jarri zuzendaritza eta langile batzordeak, txostena dagoeneko ezarri den arren. Indarrezko espediente bat galdegiten zuten sindikatuek.

Hego Euskal Herrian gora doaz aldi baterako lan-erregulazio txostenak. Martxoaren bigarren hamabostaldian, 8.250 dosierretatik 1.116 ziren Araban ezarritakoak. Apirilaren hasieran, 24.000 baino gehiago ziren Hego Euskal Herrian aurkeztutako txostenak, eta 151.785 kaltetutako beharginak.

'Jazarpenari bidea itxi!' dinamika sortu dute hainbat eragilek Bilbon
GKSk martxoan aurkeztutako salaketa kanpainarekin bat eginez, 'Jazarpenari bidea itxi' dinamika abiatu dute Bilboko zenbait eragilek. "Gutxienez osasun-krisiaren aurrean harturiko neurriek irauten duten bitartean" izango da martxan, eta helburua da "polizia jazarpena salatzea eta haren aurrean babesteko tresnak antolatzea".