AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Valentziako langile-klasearekin elkartasunez, biltegi ugari antolatu ditu IAk

Euskal Herriko hamaika ikastetxetan eta campusetan egingo dituzte bilketak IAko kideek, oinarrizko produktuak Valentziara bidaltzeko.

Gure hildakoak, haien irabaziak lelopean eman du deialdien berri Ikasle Abertzaleak antolakundeak, "irabaziak lehenetsi eta ehunka langile heriotzara kondenatu dituzten enpresari eta politikariak" seinalatuta. Valentziako langile-klasearekin elkartasunez, ikastetxe eta campus ugaritan jarriko ditu Elkartasun Biltegiak IAk, oinarrizko produktuak biltzeko eta Valentziara bidaltzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU/UPV) dagokionez, Leioako (Bizkaia), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa), Bilboko (Bizkaia), Gasteizko (Araba) eta Eibarko (Gipuzkoa) campusetan antolatu dituzte biltegiak ikasleek. Iruñean (Nafarroa) ere izango da biltegi bat, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Bestalde, hamaika ikastetxetan egingo ditu bilketak IAk: Bidasoan, Oarsoaldean, Donostian, Buruntzaldean, Tolosaldean, Goierrin, Deba Bailaran, Hego Uriben, Durangaldean, Lea-Artibain, Uribe Kostan, Bilbon, Meatzaldean, Gasteizen, Iruñerrian eta Lizarraldean, hain zuzen ere. Bere sare sozialetan jakinarazi du IAk zehazki zein ikastetxetan prestatu dituzten Elkartasun Biltegiak.

Bilketak Gaztetxeen eta Gazte Asanbladen eskutik ere

Euskal Herrian, beste hainbat tokitan ere egingo dituzte Valentziara materiala bidaltzeko bilketak. Esaterako, hainbat Gaztetxek eta Gazte Asanbladak jarri dituzte oinarrizko produktuak jasotzeko hitzorduak, datozen egunetarako.

Sestaoko Txirbilenea ere desalojo arriskuan
Txirbilenea edozein unetan husteko agindua eman du Sestaoko Udalak, eta kale gorrian gera daitezke bertan bizi diren hamasei pertsonak.