AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Valentziara bidaltzeko material ugari bildu dute Gaztetxeek eta Gazte Asanbladek

Azken astean egin dituzte bilketak Euskal Herri osoan zehar, Valentziara eramateko oinarrizko produktuak jasotzeko.

Euskal Herrian ere, hamaika kolektibok jardun dute azken astean Valentziara bidaltzeko oinarrizko produktuak biltzen. Gaztetxeek eta Gazte Asanbladek iniziatiba hartu dute horretan: bilketak egin dituzte Euskal Herriko hamaika herritan, Valentziara eramateko materiala lortzeko.

Besteak beste, bilketak antolatu dituzte Zarauzko (Gipuzkoa) Hiruputzu Gaztetxeak eta Danda Gazte Asanbladak; Ondarroako (Bizkaia) Gazte Asanbladak; Mutrikuko (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak; Lizarrako (Nafarroa) Sugarra Gaztetxeak; Laudioko (Araba) Gazte Asanbladak; Ibarrako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak; Hernaniko (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak; Gernikako (Bizkaia) Egurre Gazte Asanbladak; Gasteizko (Araba) Siberia Gazte Langileon Asanbladak; Donostiako (Gipuzkoa) Txantxarreka Gaztetxeak eta Polloe Bizirik Gazte Asanbladak; Bilboko (Bizkaia) Errondoko Auzo Etxeak eta Etxarri II Gaztetxeak; Azpeitiko (Gipuzkoa), Azkoitiko (Gipuzkoa) eta Zestoako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladek; Arrasateko (Gipuzkoa) Gaztetxeak, Anoetako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak, eta abar.

Lizarran, instituzioen autoritarismoaren kontra mobilizatu dira
Protesta bat egin zuten aurreko ostiralean, ikertuak izaten ari diren 27 pertsonekin elkartasunez. Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka mobilizatzeagatik seinalatu dituzte.