AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Valtierran jaiotzak sustatzeko dirulaguntza bat ikertzen ari dira, arrazista izan daitekeelakoan

Laguntza jasotzeko baldintzetako bat da Valtierran gutxienez hogei urtez erroldatuta egon izana. Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Bulegoa ari da deialdia ikertzen.

Valtierran (Nafarroa), jaiotzak sustatzeko dirulaguntza bat abiatu du udalak (UPN), baina kolokan jarri dute orain, baldintzak arrazistak direla iritzita. Izan ere, laguntza hori jasotzeko baldintzetako bat da Valtierran gutxienez bi hamarkadaz erroldatuta egon izana, eta kanpo geratuko lirateke bertan hogei urte baino gutxiago daramaten pertsonak.

Une honetan, beraz, dirulaguntzaren deialdia aztertzen ari da Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Bulegoa. Carmen Maeztu Nafarroako Gizarte Eskubideen kontseilariaren esanetan, udalak azaldu egin beharko du zein diren "Valtierran jaio arren bertan erroldatuta hogei urte ez daramaten herritar horiek" edo "iritsi berri direnak" diskriminatzeko arrazoiak, jaiotzak bultzatzeko neurrian.

Valentziako herri langilearekin elkartasunez, EHKSk estatua eta enpresariak seinalatu ditu errudun gisa
Klase-elkartasuna oinarri, Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egin ditu EHKSk. "Estatu kapitalista da hondamendi honen erantzulea. Bera eta bere inguruan mugitzen diren borrero guztiak: politikariak zein enpresariak", esan du.