AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Valvospain enpresako langileek hilabete daramate greba mugagabean

Valvospain enpresa ekainaren 7an sartu zen hartzekodunen lehiaketan. Enpresa zuzendaritzak lantokiko langileen erdiari -116 langiletik 61- ezarri die desagertzerainoko lan erregulazio espedientea.

Duela hilabete abiatu zuten greba mugagabea Amurrioko (Araba) Valvospain enpresako langileek. Gas eta petroleo sektorerako maskorrak egiten dituzte Valvospainen, eta MTS, FLUVAL eta Lazaro Ituarte enpresen bat egitetik sortu zen.

Enpresako zuzendaritzak hartzekodunen lehiaketara aurkeztu zuen lantegia ekainean, eta desagertzerainoko lan erregulazio espedientea ezarri zien langileen erdiari; 116 langileetatik, 61.

Enpresak lan erregulazio espedientearen ezarpena erabili nahi izan zuen langileek mobilizazioak utz zitzaten. Izan ere, zin egin zien mobilizazioak bertan behera utziz gero espedienteak atzera botako zituela. Dena den, langileek ez zuten halakorik onartu. Enpresak bi hilabeteko soldata zor die guztiei; beraz, ez dute zor zaien dirua ordainduko zaiela bermatuta ikusten. Hala, hilabete borrokan pasatu ostean, greban jarraitzen dute beharginek.

Emakume bati sexu abusuak egiteagatik 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen
Pasa den asteburuan jazo zen erasoa; 53 urteko gizonezko batek sexu abusuak egin zizkion emakumezko bati, Gasteizen. Durangon beste gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, bere bikotekidea jipoitzeagatik.