AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Vito Quiles Konplutentsean sartzea eragotzi du mobilizazio antifaxista batek

Agitatzaile faxistaren deialdia blokeatzea lortu du Somosaguaseko campuseko ikasleen eta langileen protesta jendetsu batek.

Ehunka ikaslek eta langilek galarazi zuten atzo Vito Quiles Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Somosaguas campusean sartzea. Faxistak unibertsitatetik kanpora lelopean egindako elkarretaratze jendetsu batek, beste behin ere, sareetako probokatzailea unibertsitatera ezin sartzea lortu du. "Hemen daude antifaxistak" eta "Non dago Vito Quiles?" oihukatu zuten manifestariek, besteak beste.

Protesta antifaxista bateratua 15:30erako deitu zuten hainbat antolakunde politikok eta ikasle-sindikatuk, Zientzia Politiko eta Soziologiako Fakultatearen aurrean. Helburua zen, deitzaileek sare sozialetan azaldu zuten bezala, Quilesi eragoztea campusera sartu zedila eta gorroto-diskurtsoak zabaldu zitzala, eta lortu dute. Sartzeko ezintasunaren aurrean, Quiles campuseko sarrerako bazterrean geratu zen, Polizia lagun zuela. Azkenean, agitatzaileak jakinarazi behar izan zuen bere ekitaldia bertan behera utzi behar izan zuela, esanez "Poliziak debekatu" egin zuela. Iruñean aitzakia faltsu bera erabili zuen.

Madrilgo azken protesta horrek unibertsitateko mobilizazio antifaxisten segidari jarraitzen dio. Izan ere, Quiles "unibertsitate-bira" bat egiten ari da, mezenas pribatu ezezagunek finantzatuta, berak aitortzen duenez.

Aurreko bere deialdi batzuetan, hala nola Iruñean, Bartzelonan eta Valentzian, Quilesi eta berekin zihoazen faxistei aurre egin die jende andanak. Horrek erakutsi du eraginkorra dela, mobilizazioaren bidez, deialdi faxistak fisikoki blokeatzeko estrategia. Ikusitakoak ikusita, ikasle-mugimenduak eta bestelako antolakunde antifaxistek kaleetan eta heziguneetan faxismoaren aurkako bultzada mobilizatzaileari eusteko eskatzen dute.

Macronen pentsio-erreforma gelditu du momentuz Frantziako Asanblea Nazionalak
Lecornuren agintaldi hauskorra babesteko baldintzatat jarri zuen hori PSk. 2023an onartu zuten pentsio-erreforma, neurriaren aurkako mobilizazio masiboei entzungor eginez.