AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Voxen ekitaldi baten kontra, protestara atera dira Bilboko San Frantziskon

Aurreko ostiralean propaganda egiteko gune bat jarri zuen Vox alderdiak Bilboko San Frantzisko auzoan, eta jende ugari bildu zen han protesta egiteko. Poliziaren presentzia nabarmena izan zen hainbat orduz.

Datorren maiatzean izango dira udal hauteskundeak, eta, horri lotuta, Vox alderdiak propaganda egiteko informazio-gune bat ipini zuen Bilbon (Bizkaia) aurreko ostiralean; zehazki, San Frantzisko auzoko Fleming Doktorearen plazan. Arratsaldean, beraz, elkarretaratze jendetsu bat izan zen postuaren aurrean, Voxen kontra protesta egiteko. Oihu artean hartu zituzten alderdi faxistako kideak; besteak beste, Ortega Smith Voxeko presidenteordea.

Halako kasuetan ohikoa izan den modura, poliziaren presentzia handia izan zen auzoan arratsalde osoan zehar, eta Voxeko kideak babesten jardun zuten polizia-agenteek: protesta egiten ari ziren pertsonen aurrean kokatu zen Ertzaintza, eta San Frantziskoko zenbait kale moztu zituen Bilboko Udaltzaingoak.

Langile bat hil da Zestoan
Ostegunean, lan egiten zuen enpresako aldagelan ondoezik sentitu zen behargina, eta handik gutxira galdu zuen bizia ospitalean. Aurten, hiru lan-heriotza izan dira jada Euskal Herrian.