AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Vulcanizados Zuloagako eta Stadlerreko langileek greba mugagabea egingo dute

Greba mugagabeari ekingo diote Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloaga zein Oñatiko (Gipuzkoa) Stadler automobilgintza sektoreko enpresetako langileek, lan-hitzarmen berri baten alde lehenengoek eta, aldiz, kaleratzeen aurka bigarrenek.

Hitzarmen berri baten alde hasi ziren borrokan Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloaga enpresako langileak. Ekainean zehar bost greba egun egin ondoren, hilaren 28an hasi zuten greba mugagabea, eta hala dihardute beharginek.

Industria kimikoko Espainiako Estatu mailako hitzarmena ezartzen zaie automobilgintza sektoreko Bizkaiko enpresa horretako langileei; hala, oinarrizko soldata 1.000 euro ingurukoa da. Soldata zein lan-baldintza hobeen alde ari dira borrokan haiek.

Bestetik, Oñatiko (Gipuzkoa) Stadler enpresako langileek ere greba mugagabeari ekingo diote, zuzendaritzak ezarritako enplegu-erregulazioko espedienteari aurre egiteko asmoz. Hura ezarriz gero, hamabi pertsona kaleratuko lituzkete —plantillaren %18— eta, gainera, soldatak %30 jaitsiko lirateke.

Stadler enpresak pieza metalikoak egiten ditu; hortaz, automobilgintza sektorea hornitzen duen lantegien artean dago. Zuzendaritzak aurkeztutako neurrien aurka mobilizatuko dira langileak uztailaren 8an, bi orduko lanuztea eginda, eta uztailaren 13an, 24 orduko lan-etenaldiarekin emango diete jarraipena mobilizazioei. Hilaren 16an hasiko da greba mugagabea.

Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio preso politiko ohiak atxilotu ditu Guardia Zibilak
Guardia Zibilak Beasainen atxilotu du Saez de Egilaz. 11 urtez eduki zuten preso aurrez, eta 2014an geratu zen aske. San Epifaniok, berriz, 23 urte egin zituen kartzelan. Preso politikoen harrera ekitaldiekin lotu dute atxiloketa zenbait hedabidek.