AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Vulcanizados Zuloagako langileek greba mugagabeari eusten diote

Elkarretaratzea egin zuten atzo Espainiako Gobernuaren Bilboko ordezkaritzaren aurrean. Hitzarmen propio baten alde egiten dute beharginek, lan-baldintzak hobetzeko zein soldatak handitzeko, azaldu dutenez.

Ekainaren 28an hasi zuten greba Vulcanizados Zuloaga enpresako langileek. Zaratamoko (Bizkaia) lantegiak automobilgintza sektorea hornitzen duen arren, bertako langileei Espainiako Estatuko industria kimikoko hitzarmena aplikatzen zaie. Akordioaren baldintzak eskasak direla salatu dute beharginek, soldatak ez direlako 1.000 eurora ere iristen eta lan-baldintzak "prekarioak" direlako.

Hitzarmen propioaren alde egin zuten langileek udaren hasieran, eta hiru hilabeteren eta mobilizazioen ondoren, grebari eusten jarraitzen dute. Atzo, irailaren 29an, Espainiako Gobernuaren Bilboko (Bizkaia) ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, "hitzarmenen estatalizazioak dakarren prekaritatea eta soldata kaskarrak" salatzeko.

Gainera, zuzendaritza euren greba eskubidea urratzen ari dela salatu dute langileek. Izan ere, uztailean azaldu bezala, grebalariak ordezkatzen ari da zuzendaritza. Hala, epaiketa izanen dute azaroaren 30ean, auzia juridikoki ere salatu baitu ELA sindikatuak.

Kalean edateagatik gazteei bortxazko lanak ezartzeko aukera izan dezake Eusko Jaurlaritzak
Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua lege-dekretu berri bat prestatzen ari omen da, besteak beste, gazteek kalean edatea gogorki zigor dezakeena. 20 ordutik gorako bortxazko lanak nahiz "substantzien kontsumoen inguruko programak" jasoko lituzke 25 urtera arteko gazteei zuzendutako neurri berriak.