AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Youssef Mahmoudi militante sahararra komisariara bertaratzera deitu du Espainiako Poliziak

Ia bi astez Loiuko aireportuan atxikirik izan ostean, aurreko larunbatean askatu zuten gaztea. Marokora deportatu behar zuten hegaldi baten bidez, baina bera eramateari uko egin zion hegazkineko komandanteak.

Espainiako Poliziak komisariara bertaratzeko deia egin dio Youseff Mahmoudi militante sahararrari, bere "egoera erregularizatzeko". Gazteak berak jakinarazi duenez, gaur bertan joan beharko da polizia-etxera.

Larunbatean utzi zuten aske, Loiuko (Bizkaia) aireportuan ia bi astez atxikirik izan ostean. Ekainaren 23an heldu zen Bizkaiara, hegaldi baten bidez, eta asiloa eskatu zuen: bere militantzia politikoa dela-eta, Marokoko agintaritzek espetxeratzeko arriskuan dago. Espainiako Gobernuak, dena den, ukatu egin dio asilo-eskaera, eta martxan jarri zuten Mahmoudi deportatzeko prozesua.

Deportazioa hainbatetan atzeratu ostean, aurreko ostiralean kanporatu behar zuten Marokora, hegaldi baten bidez. Hegazkineko komandanteak, baina, uko egin zion gazte sahararra Marokora eramateari. Horren ondoren geratu zen aske, Bilboko epaitegi baten aginduz, atzera bota baitzuen Mahmoudi beste 48 orduz atxikitzeko eskaera.

Jota bat abestu du sanferminetan Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Etxebizitzaren negozioa salatzeko egin du kantu sindikatuak, pankarta bat zintzilik zuela: 'Zer elkarbizitza, zuen negozioa bada gure etxebizitza?'.