AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zaballako espetxera martxa bat egin dute asteburuan

Atzo, 'Amnistia eta askatasuna gure egin arte' lelopean batu ziren kartzela aurrean hainbat eta hainbat pertsona.

Euskal Herriko hainbat antolakunderen eskutik, atzo, maiatzaren 7an, martxa bat egin zuten Zaballako (Araba) kartzelara. Goizeko 11:00etan elkartu ziren hainbat pertsona espetxeko parkingean, eta Amnistia eta askatasuna gure egin arte leloaren pean batu ziren kartzela aurrean.

Preso politikoen amnistia aldarrikatu zuten martxan, eta deitzaileek salatu zuten espetxeak "langileak diziplinatzeko eta militante politikoak zigortzeko esparruak" direla Euskal Herrian ere. Gaur egun, Zaballan dituzte preso hainbat eta hainbat euskal preso politiko.

Tolosako kiroldegiko langileek greba mugagabeari ekin diote
Zenbait aldarrikapeni entzungor egiten jarraitzen du BPXport enpresak. Langileek mobilizazioak eta ekintzak iragarri dituzte hurrengo asteetarako, eta euren greba eskubidea aldarrikatu dute.