AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zaballako preso bat eraila Santiago ospitalean, Ertzaintzaren "esku-hartze gogorraren" eraginez

Gaixotasun larri bat zela-eta, Santiago ospitalera mugitu zuten Zaballako kartzelan preso zegoen pertsona bat. Osasun-langileekin "liskarra" izan zuen han, eta "gogor" azpiratu zuten ertzainek, bihotz-biriketako geldialdia eraginez. Hala, gaur baieztatu dute Santiagon zendu dela presoa.

Arabako Salhaketak gaur, apirilak 17, jakinarazi duenez, Zaballako (Araba) espetxean preso zegoen pertsona bat erail dute Gasteizko (Araba) Santiago ospitalean. Antza, duela egun batzuk mugitu zuten ospitalera, "gaixotasun larri bat" zela-eta ebakuntza bat egiteko. Gaitzaren ondorioz, "patologia fisiko zein psikikoak" zituen presoak.

Santiagon, baina, osasun-langileekin "liskarra" izan zuen, eta "gogor esku-hartu" zuten ertzainek. Presoa azpiratu eta mendean hartu zuten; hala, bihotz-biriketako geldialdia izan zuen. Egun batzuk beranduago zendu da ospitalean bertan.

Hainbat hedabideren arabera, gaixotasun larri bat zuenez, baldintzapeko askatasuna emana zioten hildakoari. Dena den, seniderik ez zuenez, espezializatutako zentro batera joateko esperoan zegoen Zaballako kartzelan.

Espetxe-iturrien arabera, erizainetako bati eraso eta mehatxu egin zion presoak, eta Ertzaintzak horregatik azpiratu zuela adierazi dute.

Indarkeria matxista kasuak salatu dituzte Erandion, Santurtzin, Donostian, Zizurkilen eta Bidania-Goiatzen
Indarkeria matxistak zenbaki beltzak utzi ditu konfinamenduan ere: azken egunetan, gutxienez zortzi erasoren berri eman dute Euskal Herrian. Gaur goizaldean izan dira salatutako azkeneko kasuak, Santurtzin eta Donostian.