AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zalain Transformados enpresako langileek zortzi eguneko greba hasi dute

Grebara jotzea erabaki dute Lesakan kokatutako enpresako langileek, zuzendaritzarekin izandako elkarrizketak "blokeatuta" daude eta. Uztailaren 15etik 22ra egingo dute greba.

Lesakako (Nafarroa) Zalain Transformadoseko langileek ekainaren 28an erabaki zuten greba egitea; %90ek egin zuten lanuzteen alde. Urte eta erdi iraun dute negoziazioek eta, langileen arabera, "hogei bileraren ondoren, [zuzendaritzak] ez du hobekuntza onargarririk mahaigaineratu".

Hala, zuzendaritzak negoziazioak "blokeatu" dituela ondorioztatu dute beharginek, eta egoerari aurre egiteko grebara deitu dute. Uztailaren 15etik 22ra egingo dute greba eta, atzo, lanuzteen lehenengo egunean, kontzentrazioa egin zuten goizeko 09:00etan.

Langile batzordearen arabera, Zalain Transformados enpresak "30 milioi euroko etekinak lortu ditu 2015etik 2019ra bitartean" eta, aitzitik, langileen baldintzek ez dute hobera egin. Pandemian ere enpresaren irabaziak ia bi milioi eurokoak izan dira, baina zuzendaritzak zortzi hilabeteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEE) ezarri die beharginei.

Zarauzko Putzuzulo gaztetxera sartu eta Mugimendu Sozialistaren materiala hondatu dute
Ostegunetik ostiralerako gauean sartu ziren Putzuzulora, eta besteak beste, Kontseilu Sozialista Urola Kostaren, Gazte Koordinadora Sozialistaren nahiz Ikasle Abertzaleaken materiala hondatu zuten.