AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zaldibarko erailketatik bost urtera, oraindik inor ez dute epaitu

Zabortegian bizia galdu zuten bi langileak omendu zituzten atzo. Gertakariak lan-istripu modura ikertu zituen prozesu judiziala itxita dago jadanik, eta ingurumenari eragindako kalteak erdigunera eramaten dituen prozesua etengabe luzatzen ari da.

Zaldibar Argitu plataformak atzo egin zuen omenaldi bat Zaldibarko (Bizkaia) Eitzaga auzoan, 2020ko otsailaren 6an bertako hondakindegian bizia galdu zuten bi beharginak, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, gogoratzeko. Bost urte bete dira zabortegian luizi bat gertatu eta hondakinek bi langileak azpian hartu zituztenetik, eta, ordutik, etengabe izan dira argitara ateratako irregulartasunak eta urraketak. Horiek guztiek erantzule zuzenak izan arren, oraindik ez dute inor epaitu Zaldibarren gertatutakoagatik.

Atzoko ekitaldian, hain zuzen ere, salatu zuten oraindik ez dela inor "akusatuen aulkian eseri". Oraingoz, bi ikerketa egon dira martxan Durangoko (Bizkaia) Auzitegian: jazotakoa lan-istripu modura ikertzen zen prozesu judizialetako batean, eta ingurumenaren aurkako eraso modura bestean. Aurreneko prozesuan Verter Recycling enpresako hiru arduradun auzipetu zituzten, eta onartu zuten arren "nahigabeko hilketak eragin" zituztela, akordio baten bidez lortu zuten ahozko epaiketa eta kartzela ekiditea. Bigarren prozesu-judiziala, berriz, instrukzio-fasean dago oraindik, eta etengabe luzatzen ari dira. Horretan auzipetuta daude Eusko Jaurlaritzako, Verterreko eta Geyser ingeniaritza-enpresako zenbait ordezkari.

Zaldibar Argituk atzo gogorarazi zuen, momentuz, Jaurlaritzako agintari batek berak ere ez duela erantzukizunik hartu Zaldibarren gertatutakoarengatik, nahiz eta gobernuak bazekien zer nolako irregulartasunak izaten ari ziren hondakindegian. "Are gehiago, pixkanaka desagertzen ari dira orduko arduradunak", ohartarazi zuen.

Eraikuntzako patronalak eskatu du ordu estren muga 450era igotzeko, lanaldi-murrizketaren aurrean
"Konpentsazioak" eskatu ditu lan-erreformagatik. "Produktibitatean" izango dituen eraginei buruz ohartarazi du eta ezkutuan soldatak jaisteko mehatxua egin du, gainera.