AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zaleak jazartzen jarraitzen dute polizia-indarrek San Mamesen

Miaketak, identifikazio arbitrarioak eta zigorrak ezartzen jarraitzen dute Ertzaintzak eta segurtasun pribatuko agenteek.

Athleticeko zaleek salatu dutenez, polizia-indarren jazarpenak ez dauka etenik Bilboko (Bizkaia) San Mamesen. Besteak beste, gehiegizko miaketak, arrazoitu gabeko identifikazioak eta zigorrak ezartzen dizkiete futbol-zelaira bertaratzen diren athleticzaleei. Horretarako, elkarlanean aritzen dira Ertzaintza eta klubak kontratatutako segurtasun pribatuko agenteak.

Alerta Gorria Irratiak zabaldutako bideo batean ikus daiteke San Mameseko sarrera, istiluen kontrako unitateetako ertzainez eta segurtasun pribatuko agentez josita, milaka zaleak harmailetara sartzen diren bitartean.

Uda hasieran egindako ekitaldi batean, EAEko segurtasun pribatua saritu zuen berriz Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak. Sarituen artean zegoen Athleticeko klubeko segurtasun-zuzendaria.

Faxismoaren aurkako manifestazioa antolatu du Txantreako GKSk
Abenduaren 14an izango da, 'Faxismoaren aurrean, gazte langileok lehen lerrora!' lelopean. Txantreako GKSren esanetan, "kapitalismoaren aurpegirik gordinena bistan geratu" da eta "jarrera erreakzionarioen gorakada gehitu zaio" horri, bai sare sozialetan bai kalean. Faxismoari eta joera erreakzionarioari aurre egiteko beharra azpimarratu du GKSk, "langile-klasearen antolakuntza independentea eta lan militantea" giltzarri izanda.