AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zallan, jasandako sexu-erasoak salatu dituen emakume bat kaleratu dute lanetik

"Nagusiari gertatutakoa kontatu nionean, iraindu, oihukatu eta kaleratzearekin mehatxu egin zidan", azaldu du.

Zallako (Bizkaia) Jubilatuen Etxean zerbitzari gisa aritu den emakume batek sexu-erasoak jasan ditu gizonezko bezero baten partetik: ukituak, etengabeko jazarpena, komentario lizunak eta abar. Baina, nagusiari jasandakoa jakinarazi zionean, azaldutakoa zalantzan jartzeaz gain, bere aurka oldartu zen. "Gertatutakoa kontatu nionean, iraindu, oihukatu eta kaleratzearekin mehatxu egin zidan", jakinarazi dio emakumeak EITBri.

Emakumeak salaketa bat aurkeztu zuen sexu-erasoengatik, eta, bere esanetan, epaileak behin-behineko babes-agindu bat sartu du indarrean, epaiketa egin arte behintzat. Jubilatuen Etxeko nagusiari (emakumea dena) horren berri eman dionean, aurrez egindako mehatxua bete du berak: erasotua izan den neska kaleratu du. "Diru asko uzten zuen bezero bat galdu du eta amorrua ematen dio", salatu du gazteak: "Bere lokalaren eta bere hobe beharrerako isilarazi nahi ninduen".

Beste irakasle erasotzaile baten berri eman du Iruñerriko IAk
Askatasuna ikastetxean ematen ditu klaseak, eta aurrez kanporatu zuten beste zentro batetik, eraso matxistengatik. IAk protesta bat antolatu du gaur goizerako, institutuan bertan.