AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zamudioko Gestmat 3D enpresak lantegia itxi du langileen bizkarrera

Zamudioko (Bizkaia) Gestmat 3D enpresako zuzendaritzak 45 langileak kaleratu ditu banakako gutun bidez, eta lantegiko zerraila aldatu du langileak lantegira sar ez daitezen. 45 langile horietatik 18ri Lan Erregulazio Espedientea aplikatu zion dagoeneko enpresak. ELA sindikatuak eman du gertatutakoaren berri.

ELA sindikatuak, ohar bidez, jakinarazi du Zamudioko Gestmat 3D enpresak lantegia itxi, eta 45 lan gabe utzi ditu. Oharrean azaldu duenez, lantegiko zerraila aldatu dute, langileen bizkarretara. Langile horietatik 18ri, Lan Erregulazio Espedientea aplikatu zion dagoeneko enpresak, “negoziatzeko inongo borondaterik gabe”.


Lantegia ixteaz gainera, langileei banakako kaleratze gutunak bidaltzen ari da enpresa. Lan Ikuskaritzari gertakarien berri eman dio sindikatuak, izan ere langileek adierazi dute “legez kanpo” ari dela jokatzen enpresa. Era berean, azpimarratu du sindikatuak enpresaren hainbat irregulartasunaren berri daukala.

Hogeita hirugarren egunez, gose greban jarraitzen du Patxi Ruizek
Espetxeko erizaindegian isolaturik dago Patxi Ruiz, gose grebaren hogeita hirugarren egunean; aldaketa nabaririk ez badago ere, bere osasuna okerrera doa. Borrokan dauden gainerako presoek ere, beren borrokaldiekin jarraitzen dute. Mendillorrin, auzoko elizara sartu dira hiru gazte, 48 orduko baraualdia egiteko, eta polizia gerturatu bada ere, barruan jarraitzen dute. Gaur iluntzean ere mobilizazio ugari daude deituta Euskal Herriko txoko ezberdinetan.