AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zamudioko langile bat hil da

Ingemat enpresan egiten zuen lan 59 urteko beharginak. Hamazazpi langilek galdu dute bizia aurten soldatapeko lanean.

Ingemat enpresako 59 urteko behargin batek bizia galdu zuen apirilaren 6an, soldatapeko lanean ari zela. Zamudion (Bizkaia) izan zen heriotza eta, asteazkenean gertatu arren, sindikatuek ez dute gaur arte horren berri izan.

Azaldu dutenez, istripu "ez-traumatikoa" izan da, apirilaren 7an izandakoa bezala. Aurtengo hamazazpigarren lan-heriotza da honakoa Euskal Herrian.

1.200 gazte elkartu dira Berriozarren, GKSren jardunaldi nazionalean
Bizi-eredu proletarioaz, egungo joera kulturalen ondorio politikoez eta komunismoaren ulerkera gaurkotu batez aritu ziren atzoko jardunaldian, hainbat hitzaldiren bidez. Guardia Zibilak hainbat autobus geratu eta barruan zihoazen gazteak identifikatu zituen; atxiloketa bat ere izan zen.