AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zamudioko lantegiak itxi eta 230 langile kaleratuko ditu Gestampek

Uztailean kaleratzeak iragarri ondoren, atzo jakinarazi zuen enpresak zenbat langile kaleratuko dituen Zamudioko lantokietan. Denera 11 lantoki ditu Euskal Herrian.

Zamudioko (Bizkaia) bi planta itxi eta 230 langile kaleratuko dituela iragarri du Gestamp enpresa multinazionalak. Autogintzan aritzen da, eta atzo jakinarazi zuen Euskal Herrian dituen 11 lantokietatik bi ixteko asmoa. Matriceria Deusto enpresa eta GTS trokelen ingeniaritza dira itxiko dituztenak, hain zuzen, biak Zamudion kokatuak. Uztailean eman zuen langileak kaleratzeko asmoaren berri.


Enpresak argudiatu du galerak izan dituela urteko lehen seihilekoan: 120 milioi euroko zifra eman dute, COVID-19ak sortutako egoera aipatuta. Irabazi handiak izan ditu orain arte, ordea: 220 eurokoak iaz, eta 258 milioikoak 2018an, LAB sindikatuak gogora ekarri duenez. Erakundeen diru laguntzak ere jasotzen ditu; urtarrilean sinatu zuen hitzarmen bat Eusko Jaurlaritzarekin, eta 8 milioi euroko laguntza ematea adostu zuten, besteak beste.


Azken urteotan asko hazi da egoitza AbadiƱon (Bizkaia) duen enpresa hau: 112 lantegi ditu denera, eta 43.000 langile. Bizkaian, Erandion, Gallartan, Derio eta Muskizen ere baditu lantegiak.


Azken asteetan, kaleratze masiboak iragarri dituzte, Gestampek ez ezik, Tubacexek, ITP Aerok, Aernnovak edota Siemens Guascorrek ere.

Arlokako mintegiak antolatu ditu Herri Unibertsitateak, "jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko"
Herri Unibertsitatearen jatorrizko egitekoa gogoan, "langile klasearen boterea elikatuko duen tresna" sortu nahi dute, gaitasun zehatzak ekoitziz. Helburu horrekin jarri dituzte martxan Eskola Kolektiboak, eta urriaren 6tik 15era egingo dituzte arlokako mintegiak.