AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zamudioko Pine Equipos Electricosen kaleratzeak geratzea lortu dute langileek

Zuzendaritzak 60 langileetatik 40 kaleratzeko asmoa adierazi zuen hilaren hasieran, enplegu-erregulazioko espediente baten bidez. Hiru asteko lanuzteen ondoren neurria desgaitzea lortu dute langileek.

Uztailaren 7an hasi zuten greba Zamudioko (Bizkaia) Pine Equipos Electricos enpresako langileek. Izan ere, zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espediente bat ireki zuen, eta 60 langileetatik 40 kaleratuak izatea jasotzen zuen neurriak.

Pandemia garaian ohikoa izan den argudio bati heldu zion zuzendaritzak kaleratzeak justifikatzeko; alegia, enplegu-erregulazioaren beharrezkotasuna "egoera koiunturaleko zailtasunei" egotzi zien enpresak.

Hala, lanuzteei ekin zieten soldatapekoek eta, hasieran asmoa baldin bazen ere grebak bi aste irautea, hiru astez luzatu da azkenean. Uztailaren 16rako lortu zuten langileek zuzendaritzak kaleratzeak erdira murriztea eta, grebari eutsi ondoren, enplegu-erregulazioko espedientea bere osotasunean atzera botatzea lortu dute, atzo jakinarazi zutenez.

Oreretako etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileek lan-baldintzak hobetzea lortu dute, 28 eguneko grebaren ondorioz
Arquisocial enpresaren zuzendaritzarekin akordioa sinatu dute, hobekuntza material, sozial zein sindikalak eskuratuz. 53 beharginek egiten dute lan azpikontratatuta.