AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zamudion, 57 langile kaleratu ditu Vocento taldeak

'El Correo' nahiz 'Diario Vasco' egunkarien inprimatzea deslokalizatu du enpresa-taldeak, eta plantillak 66 egun daramatza greba mugagabean.

Vocento taldeak Zamudion (Bizkaia) daukan errotatibako beharginek azaroaren 6an ekin zioten greba mugagabeari, euren lanpostuen defentsan. Izan ere, enplegu-erregulazioko espediente bat ezarriko zuela jakinarazi zuen enpresako zuzendaritzak, kaleratze kolektibo bati bide eginez. 129 langile ziren plantillan orduan, eta Comercial Gráfico (Comeco) enpresarentzat jarduten zuten soldatapean. Testuinguru horretan, bere jabetzako egunkarien (El Correo, Diario Vasco edo Mundo Deportivo kasu) inprimatzea deslokalizatzea erabaki zuen Vocentok, EAEtik kanpo egiteko.

Iazko udazkenean argitara ateratako lan-erregulazioko espedientearen bidez, enpresa-taldeak Comecoko 57 langile kaleratu ditu jadanik. ELA sindikatuak espedientearen kontrako salaketa bat jarri du, seinalatuz Zamudioko lantokiko jarduna Vocento taldearen beste enpresa batzuetara deslokalizatu nahi duela zuzendaritzak, erabakia justifikatzeko gai ez bada ere. Plantillak 66 egun daramatza greban, eta beharginek salatu dute greba egiteko duten eskubidea urratu duela enpresak, hainbatetan ordezkatu baititu grebalariak.

Ertzaintzak 1.000 hitzaldi baino gehiago eman ditu ikastetxeetan 2023ko irailetik
Teorian "gizabidearen kontrako jokabideak", indarkeria matxista edo bullyinga lantzen dituzte ertzainek ikasleekin.