AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Zarautzen atzo egin zuten aurreneko Jantoki Soziala, 'Toldotik at! Elkartasun Udara' dinamikaren barruan

Hemendik aurrera, asteazken gauetan eskainiko dituzte otorduak, eta "nahi eta behar duen orok" izango du bertaratzeko aukera. 'Toldotik at! Elkartasun Udara' dinamikaren barruan antolatu dituzte Jantoki Sozialak Zarauzko Gerizako eta Danda Gazte Asanbladako kideek. Besteak beste, eztabaida saioak, irteerak eta jarduera kulturalak iragarri dituzte uda honetarako.

Toldotik at! Elkartasun Udara dinamika abiatu berri dute Zarauzko Gerizako eta Danda Gazte Asanbladako kideek. Neguetxearen itxieraren aurkako borrokaren ondoren, uda honetan "proiektu berriei heldu eta elkartasuna praktikan jartzea" erabaki dute. Hala, hainbat ekimen iraunkor izango dira uztailean eta abuztuan; hala nola, eztabaida saioak, irteerak, Jantoki Sozialak edota jarduera kulturalak.

Atzo egin zuten aurreneko Jantoki Soziala, eta jende mordoxka elkartu zen Putzuzulo gaztetxean. Aurrerantzean ere asteazken gauetan bilduko dira "elkartasun otorduak" egiteko. "Elkarren arteko harremanak estutzeko eta elkartasunean sakontzeko espazio" modura jarri dituzte martxan Jantoki Sozialak, "behar eta nahi duen ororentzat".

Emakume bati sexu abusuak egiteagatik 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen
Pasa den asteburuan jazo zen erasoa; 53 urteko gizonezko batek sexu abusuak egin zizkion emakumezko bati, Gasteizen. Durangon beste gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, bere bikotekidea jipoitzeagatik.